2018-02-17

AUTOEBALUAKETA ETA KOEBALUAKETa

Iritsi gara azken astera, berriro ere mila esker zuen partehartzearengatik.
Oraingo honetan ikastaroaren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen zaituztet. Ikastaroari buruzkoa, zuen buruari egingo diozuen balorazioa eta zuen kideei egingo diezuena.
-Ikastaroak hausnarketarako balio izan dit?
-Hausnarketatik haratago joan naiz eta nire egunerokoan islada izan du?
-Nire lan taldearekin partekatu dut eta adostasun berrietara eraman gaitu?
-Ikastaroko beste kideen aportazioak baliagarri izan zaizkit?
-Partehartu dut nire ikastaroko kideen aportazioetan?

2 urteko gelak Haur Hezkuntzan, zein zikloan kokatu? zein espazioan? nola antolatu gela? nola egin egokitze prosezua? ordutegia nola antolatu?, denbora? materialak?, umeen ezaugarriak kontutan izaten ditugu? harrera plana zehaztuta daukagu?... Ikastaro honi esker hausnarketa sakona egin dut.

Konturatu naiz, nahiz eta dokumentuak izan eskolan, oraindik falta zaigula denok ildo beretik joateko akordio asko (batzutan esperientziaz edo inertziaz egiten dugu)
Eskolako irakasle batzuekin komentatu dut ikastaroan egiten duguna baita ikasketa buruarekin. Azken honek proposatu dit hemen ikasi dadana zabaltzea, horregatik  konpromiso hartu dugu, nire hausnarketak eta apunteak konpartituko ditut haiekin eta dokumentuak sortuko ditugu.Hasteko hurrengo puntuak hartuko ditugu: nola egingo dugun harrera plana eta jantoki egokitzapena adostu behar dugu, zein nolako laguntzak egon behar diren eta zein momentuan, espazioaren garrantziaz ere hitz egingo dugu ...

Baliogarriak izan dira guztion aportazioak, askotan gure zalantzak eta kexak antzekoak izan dira; primeran egon da gure lana guztiekin konpartitzea, ideiak hartu eta gorde ditut. Denbora luze eman dut jarritakoa irakurtzeko. Baina egia da gutxitan erantzun dut  edo aportazioa bidali, elkar trukaketa ez da egon.
Unibertsitatean ikasi nuenean 2 urteko gelari buruz ez genuen ezer ikusi, egia da ikastaroak egin ditudala nire kabuz baina hau oso interesgarria iruditu zitzaidan, agian pixka bat gehiago espero nuen. Ikasteko gogoekin geratu naiz. Gure esperientziak konpartit dugu, eta primeran egon da.


2018-02-14

LABURPENA

Ikastaro honen laburpen bat egitea proposatzen dizuet, horretarako argazki eta esaldi batez baliatuz eta nola ez, zuen porfolioan konpartituz.

Una escuela para ser vivida, que invita a permanecer en ella

ESPAZIO ETA MATERIALAK

2 urteko gelak eskolan duten islada azaldu duzue, harrera nola antolatzen diezuen, zaintza uneak nola ematen diren, goazen hurrengo pausora: espazio eta materialak.
  • Nola antolatzen ditugu espazioak?
  • Zeintzu dira helburuak?
  • Adinaren ezaugarrie/beharreii begiratzen diegu?
  • Zein materialez hornitzen ditgu?

2 urteko 2 gela ditugu  ate mugikorrari esker komunikaturik daude. Lehenengo saioan ateak zabaltzen dira eta umeak libreki mugitzen dira gelaz gela.10:00ak eta laurden inguruan ateak itxi eta bakoitzak bere gelara doa.A taldekoak gelan mantentzen diren bitartean B gelakideak psikomotrizitate gelara doaz;hurrengo egunean alderantziz egiten da.Honelako antolamendua egin behar izan dugu psikogela 1 daukagulako eta haur hezkuntzako haur guztiak astean zehar hara joaten direlako.
Bi gela antzekoak dira bai espaziori dagokionez baita materialari dagokionez,beraz baten deskribapena egingo dut.
Umeek erabakitzen dute nora joan nahi duten,libreki mugitzen dira txokoz txoko.Gela erdian ez dago ezer,dena daukagu hormen kontra: apalak,mahaik,tapizak,alfonbratxoa eta kuxinak esertzeko…
Txoko sinbolikoa,haurrak jaio den unetik egiten du jolas eta jolasten egongo da eskolan,hasieran bere gorputzekin eta ondoan dituen objektuekin;normala da hartu eta botatzea,ezkutatzea,esku batetik bestera pasatzea,miazkatzea… Hau da hasieran egiten dutena.Baina asko gustatzen zaie nagusiak behatzea eta imitatzea,horregatik gure txokoan etxean dauden objektuak eta jostailuak ipintzen ditugu. Hasieran haiek koltxonetara etzanda egoten dira lotan egongo balitz bezala,geroago panpinak hartu eta lotara bidaltzen dute.Gauza bera janariarekin,hamaiketakoa hartzen dugunean oso adi mantentzen dira,ea nola egiten dugun.Gero haiek hurbiltzen dira eta daukagun janaria banatzen dute platerean,askotan txorrota azpian garbitzen dute…Jolas sinbolikoen bidez bere nahiak,desioak,tentsioak… bideratzen ditu.Nork ez du ikusi ume bat errierta botatzen panpinari guk egiten dugun moduan?
Txoko horretan panpinak,oihalak,sukaldeko tresnak, kotxeak,
garajea,mozorroak,sukaldea,sehaska,telefonoak,botikinak,krema poteak,botilak,….
Plastika txokoa, material eta baliabide ezberdinak ipintzen ditugu haien eskura:margoak,paperak,plastilina,kola,argizarizko margoak, hatzekin margotzeko pinturak,caballete,gometsak,birziklatutako materialak: egunkariak,kartoia,jogurt poteak...Libreki erabiltzen dute materiala eta asko gustatzen zaie haien aztarnak uztea.Paper jarraian erabiltzen da hasieran,askotan mahaiak forratzen ditugu eta hormak ere.Haien mugimenduak zabalak dira eta espazio handia behar dute. Kontrola eta trazua txikitu ahala papera txikiagoak eskaintzen dizkiegu.
Esperimentazio txokoa,zentzumenen bidez esploratzeko materialak ditugu:tapoiak,tutuak,hostoak,harriak,soinua ateratzen duten objektuak,forma eta neurri ezberdinetako ontziak,landareak,oskolak,kortxoak,saskiak,arrautza ontziak, kotoia,paperak,egurrezko piezak,pilotak,artilea,kutxak… Asko gustatzen zaie txoko honetan dagoen materialarekin esperimentatzea.Txoko hau antolatzeko gurasoen inplikazioa ezinbestekoa da materialak ekartzeko.Gehien kostatzen zaiena batzea da.
Liburutegia:liburuak,ipuinak,aldizkariak,kantutegia,argazki albumak, koltxoneta eta kuxinak,…Hasieran hartu eta utzi egiten dute denbora luze eman barik;denborarekin orriak pasatzen hasten dira eta dauden marrazkiak interesa handiarekin begiratzen dute;momentu honetan(otsailan) ikusten dutenari buruz galdetzen dute,behin eta berriz galdetzen dute nola deitzen diren objektuak,animaliak.Guk errepikatzea eskatzen dute ondo menperatu arte.Leku atsegina eta lasaia da
Psikomotrizitate gela eta jolastokia,gelak txikiak dira eta ez dugu tokirik psikogelan dagoen materiala izateko.Astero 2/3 egunetan joaten dira eta hor koltxonetak,tunelak,txirristak,aldapak,eskailerak, hodiak,mantak,blokeak,sokak,uztailak,kaxak,pilotadun pistinak...ditugu.Libreki mugitzen dira gelatik,gorputzarekin esperimentatzen dute, jausiak egiten dituzte,objektuak mugitu alde batera bestera,korrika,makurtu,zutitu,borrokatu,laztandu,arrastaka ibili, kulunkatu,erori,… Oso espazio interesgarria umeak behatzeko:nola harremanatzen dira? Zein materiala hartzen dute? Babesaren beharra? Mugimendu errepikakorrak? Afektibitatea? Lasaitasunaren bila?,
Egunero jolastokira irteten dira,obretan gaudenez momentuz trizikloak,txirristak eta motorrak ateratzen ditugu.Zoritxarrez gure jolastokia hormigoizkoa da,ez dugu gune berderik.

2018-02-04

ZAINTZEN ANTOLAKETA

Oraingo honetan zuen porfolioan egunerokoan zaintzaren inguruan duzuen antolaketaren inguruko hausnarketa jasoko duzue.Hausnarketa honek hobetze aldera eramango zaituzten galderak sortaraziko dizuelakoan arreta jartzea gomendatzen dizuet.

Komunak nolakoak dira? Aldaketa uneak nola izaten dira?
Otorduak zein tarterekin ematen dira? Nork parte-hartzen du?
Haurrek zaintza une hauetan nola parte-hartzen dute?

Nire ustez oso gai interesgarria da eta eskoletan ahal dugun neurrian momentu lasaiak eta umeentzako esanguratsuak izaten saiatzen gara.Egia da oztopoekin topatzen ditugula,ume kopurua,laguntza gutxi,jantokiaren kokapena,eskolako ordutegiak,…dena dela eskolak egiten dituen ahaleginak eta irakasleen parte-hartzea azpimarratzekoa da.
Jarraitu baino lehen komentatu nahi dut HHko koordinatzailea naizela eta saio askotan sartzen naiz 2 urteko geletan,gehienetan laguntza emateko eta beste batzuetan tutoreak saio libreak izateko.
Beste sarreran komentatu dudan moduan aurten 2 gela daude,bakoitzean tutore 1 eta 18 ume;ikasturte hasierako bileran proposamen bat luzatzen zaie gurasoei haurtzain 1 guztien artean kontratatzea;orain arte ez dugu arazorik izan eta gurekin dago aspaldidanik.
Azpiegitura dagokionez  umeak mugitzen diren espazioei buruz hitz egin behar dut.2 urteko gelak komunikaturik daude ate giradinunari esker,batak zein besteak itxitako komunak ditu,nahiz eta bi leiho handiak eta kristalak  izan ateetan,barruan zaudenean ez duzu gela osoa ikusten ezta ume guztiak ere ez.Alda-lekuak komunen barruan daude bata bestea baino handiagoa izanik.Batean bi konketa baino ez daude,bestean berriz 4.Konketak umeen tamainarako egokituta daude era autonomoan joan daitezen.Antzekoa denez komunen antolamendua baten deskribapena egingo dut:Konketen aurrean armairua dugu fardelak gordetzeko eta gainean umeak etzanda egoteko beraien neurriko koltxoneta dugu,umeak igotzeko erositako eskailerak erabiltzen ditugu.Konketa oso handia dugu eta beharrezkoa denean oso aproposa umeak ondo eta gozo garbitzeko.
Aldaketa uneak:fardelik gabe dauden umeak behar dutenean komunera joaten dira,dena dela noizean behin gogorarazten diegu,batzuetan onartzen dute gure proposamena,beste batzuetan berriz nahiago dute jolasten jarraitzea edo gogorik ez dutela esaten digute,haien erabakiak errespetatzen dira.Goizean haurtzainak gurekin dagoen bitartean(10:00- 12:30) fardela daukatenei aldaketa egiten die,bera ez dagoenean  tutoreek egiten dute eta “laguntzaileok” gainontzeko haurrekin geratzen gara (aurten horrela egiten dugu tutorek nahi dutelako,haientzat oso une aproposak dira umeekin harremanatzeko eta esfinterren prozesuaren lehenengo pausoak emateko.Iaz,berriz txandakatzen ginen tutoreek horrela proposatu zutelako).
Esfinterren kontrola eramaten da,horretarako zerrendatxoa dugu komunean eta hor apuntatzen dugu kaka egiten duen bakoitzean geroago familiei jakinarazteko.
Esfinterren kontrolari garrantzi handia ematen diogu eskolan, gurasoekin hitz egiten da honi buruz eta erabakiak adosten ditugu, jarraipen eta akordioei esker umeak seguru sentitzen dira eta errespetatuak ere.
Etxera joan aurretik umeak txukuntzen ditugu:ilea orraztu,eskuak eta aurpegiak garbitu,arropa barrutik jantzi…haiek ere kontura dezaten zein garrantzitsua den norbereko zaintza.Hasieran denbora luze ematen genuen baina orain haiek nahi dute parte hartu eta autonomoak diren neurriak uzten diegu,eta benetan harritzekoa da zein gogoekin egiten duten.
Otorduak direla eta esan behar dut ez daukagula idatzita nola egin eta tutoreen eskuetan geratzen da,ea ondo azaltzen dudan esan nahi dudana.
Jolastokira joan aurretik hamaiketakoa hartzen dute geletan,honaino denek egin dute berdin,baina zer ematen zaie? Horretan datza ezberdintasuna. Tutoreen arabera hamaiketakoa aldatzen da: gailetak,fruta,ogia,ogitartekoak… Aurten momentuz gailak baino ez ez zaie ematen. Agian ondo legoke hausnarketa egitea.Ez dugu inor jatera behartzen,dena dela eskatzen badute jan behar dute,batzuek eskatzen dute eta berehala altxatzen dira paperontzira botatzera.

Urtebetetzeekin gauza bera gertatzen da,aspaldian adostu zen litxarreriarik ez ematea baina beti akordio hau ez da errespetatu.
Bazkaria jantokia jaten dute,hara joateko estalpean dagoen jolastoki zati bat zeharkatu behar dute.Gainontzeko ikasleak baino 30 minutu lehenago joaten dira enpresako begiraleekin eta haur-zainarekin.Jantokira joaten hasten direnean,lehenengo astean gutxienez,tutoreak ere badaude haiekin,egokitze prozesuari garrantzia emanez.Eraikuntzan bertan jantoki txiki bat eskatu dugu baina ezetza eman digute.Eskaera hau askotan egin da eta beti erantzun berbera jaso dugu,gure ustez umeak askoz lasaiago jango zuten eta denbora gehiago eskaini ahal zen,gainera momentu honetan denek amaitu ez arte hor gelditu behar dira itxaroten,berriz gure eraikuntzan egonez gero erresago izango zuten amaitu ahala gelara hurbiltzeko lo-kuluxka botatzera.egoera honen aurrean norbereko erritmoa ezin da errespetatu.