2018-02-17

AUTOEBALUAKETA ETA KOEBALUAKETa

Iritsi gara azken astera, berriro ere mila esker zuen partehartzearengatik.
Oraingo honetan ikastaroaren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen zaituztet. Ikastaroari buruzkoa, zuen buruari egingo diozuen balorazioa eta zuen kideei egingo diezuena.
-Ikastaroak hausnarketarako balio izan dit?
-Hausnarketatik haratago joan naiz eta nire egunerokoan islada izan du?
-Nire lan taldearekin partekatu dut eta adostasun berrietara eraman gaitu?
-Ikastaroko beste kideen aportazioak baliagarri izan zaizkit?
-Partehartu dut nire ikastaroko kideen aportazioetan?

2 urteko gelak Haur Hezkuntzan, zein zikloan kokatu? zein espazioan? nola antolatu gela? nola egin egokitze prosezua? ordutegia nola antolatu?, denbora? materialak?, umeen ezaugarriak kontutan izaten ditugu? harrera plana zehaztuta daukagu?... Ikastaro honi esker hausnarketa sakona egin dut.

Konturatu naiz, nahiz eta dokumentuak izan eskolan, oraindik falta zaigula denok ildo beretik joateko akordio asko (batzutan esperientziaz edo inertziaz egiten dugu)
Eskolako irakasle batzuekin komentatu dut ikastaroan egiten duguna baita ikasketa buruarekin. Azken honek proposatu dit hemen ikasi dadana zabaltzea, horregatik  konpromiso hartu dugu, nire hausnarketak eta apunteak konpartituko ditut haiekin eta dokumentuak sortuko ditugu.Hasteko hurrengo puntuak hartuko ditugu: nola egingo dugun harrera plana eta jantoki egokitzapena adostu behar dugu, zein nolako laguntzak egon behar diren eta zein momentuan, espazioaren garrantziaz ere hitz egingo dugu ...

Baliogarriak izan dira guztion aportazioak, askotan gure zalantzak eta kexak antzekoak izan dira; primeran egon da gure lana guztiekin konpartitzea, ideiak hartu eta gorde ditut. Denbora luze eman dut jarritakoa irakurtzeko. Baina egia da gutxitan erantzun dut  edo aportazioa bidali, elkar trukaketa ez da egon.
Unibertsitatean ikasi nuenean 2 urteko gelari buruz ez genuen ezer ikusi, egia da ikastaroak egin ditudala nire kabuz baina hau oso interesgarria iruditu zitzaidan, agian pixka bat gehiago espero nuen. Ikasteko gogoekin geratu naiz. Gure esperientziak konpartit dugu, eta primeran egon da.


2018-02-14

LABURPENA

Ikastaro honen laburpen bat egitea proposatzen dizuet, horretarako argazki eta esaldi batez baliatuz eta nola ez, zuen porfolioan konpartituz.

Una escuela para ser vivida, que invita a permanecer en ella

ESPAZIO ETA MATERIALAK

2 urteko gelak eskolan duten islada azaldu duzue, harrera nola antolatzen diezuen, zaintza uneak nola ematen diren, goazen hurrengo pausora: espazio eta materialak.
  • Nola antolatzen ditugu espazioak?
  • Zeintzu dira helburuak?
  • Adinaren ezaugarrie/beharreii begiratzen diegu?
  • Zein materialez hornitzen ditgu?

2 urteko 2 gela ditugu  ate mugikorrari esker komunikaturik daude. Lehenengo saioan ateak zabaltzen dira eta umeak libreki mugitzen dira gelaz gela.10:00ak eta laurden inguruan ateak itxi eta bakoitzak bere gelara doa.A taldekoak gelan mantentzen diren bitartean B gelakideak psikomotrizitate gelara doaz;hurrengo egunean alderantziz egiten da.Honelako antolamendua egin behar izan dugu psikogela 1 daukagulako eta haur hezkuntzako haur guztiak astean zehar hara joaten direlako.
Bi gela antzekoak dira bai espaziori dagokionez baita materialari dagokionez,beraz baten deskribapena egingo dut.
Umeek erabakitzen dute nora joan nahi duten,libreki mugitzen dira txokoz txoko.Gela erdian ez dago ezer,dena daukagu hormen kontra: apalak,mahaik,tapizak,alfonbratxoa eta kuxinak esertzeko…
Txoko sinbolikoa,haurrak jaio den unetik egiten du jolas eta jolasten egongo da eskolan,hasieran bere gorputzekin eta ondoan dituen objektuekin;normala da hartu eta botatzea,ezkutatzea,esku batetik bestera pasatzea,miazkatzea… Hau da hasieran egiten dutena.Baina asko gustatzen zaie nagusiak behatzea eta imitatzea,horregatik gure txokoan etxean dauden objektuak eta jostailuak ipintzen ditugu. Hasieran haiek koltxonetara etzanda egoten dira lotan egongo balitz bezala,geroago panpinak hartu eta lotara bidaltzen dute.Gauza bera janariarekin,hamaiketakoa hartzen dugunean oso adi mantentzen dira,ea nola egiten dugun.Gero haiek hurbiltzen dira eta daukagun janaria banatzen dute platerean,askotan txorrota azpian garbitzen dute…Jolas sinbolikoen bidez bere nahiak,desioak,tentsioak… bideratzen ditu.Nork ez du ikusi ume bat errierta botatzen panpinari guk egiten dugun moduan?
Txoko horretan panpinak,oihalak,sukaldeko tresnak, kotxeak,
garajea,mozorroak,sukaldea,sehaska,telefonoak,botikinak,krema poteak,botilak,….
Plastika txokoa, material eta baliabide ezberdinak ipintzen ditugu haien eskura:margoak,paperak,plastilina,kola,argizarizko margoak, hatzekin margotzeko pinturak,caballete,gometsak,birziklatutako materialak: egunkariak,kartoia,jogurt poteak...Libreki erabiltzen dute materiala eta asko gustatzen zaie haien aztarnak uztea.Paper jarraian erabiltzen da hasieran,askotan mahaiak forratzen ditugu eta hormak ere.Haien mugimenduak zabalak dira eta espazio handia behar dute. Kontrola eta trazua txikitu ahala papera txikiagoak eskaintzen dizkiegu.
Esperimentazio txokoa,zentzumenen bidez esploratzeko materialak ditugu:tapoiak,tutuak,hostoak,harriak,soinua ateratzen duten objektuak,forma eta neurri ezberdinetako ontziak,landareak,oskolak,kortxoak,saskiak,arrautza ontziak, kotoia,paperak,egurrezko piezak,pilotak,artilea,kutxak… Asko gustatzen zaie txoko honetan dagoen materialarekin esperimentatzea.Txoko hau antolatzeko gurasoen inplikazioa ezinbestekoa da materialak ekartzeko.Gehien kostatzen zaiena batzea da.
Liburutegia:liburuak,ipuinak,aldizkariak,kantutegia,argazki albumak, koltxoneta eta kuxinak,…Hasieran hartu eta utzi egiten dute denbora luze eman barik;denborarekin orriak pasatzen hasten dira eta dauden marrazkiak interesa handiarekin begiratzen dute;momentu honetan(otsailan) ikusten dutenari buruz galdetzen dute,behin eta berriz galdetzen dute nola deitzen diren objektuak,animaliak.Guk errepikatzea eskatzen dute ondo menperatu arte.Leku atsegina eta lasaia da
Psikomotrizitate gela eta jolastokia,gelak txikiak dira eta ez dugu tokirik psikogelan dagoen materiala izateko.Astero 2/3 egunetan joaten dira eta hor koltxonetak,tunelak,txirristak,aldapak,eskailerak, hodiak,mantak,blokeak,sokak,uztailak,kaxak,pilotadun pistinak...ditugu.Libreki mugitzen dira gelatik,gorputzarekin esperimentatzen dute, jausiak egiten dituzte,objektuak mugitu alde batera bestera,korrika,makurtu,zutitu,borrokatu,laztandu,arrastaka ibili, kulunkatu,erori,… Oso espazio interesgarria umeak behatzeko:nola harremanatzen dira? Zein materiala hartzen dute? Babesaren beharra? Mugimendu errepikakorrak? Afektibitatea? Lasaitasunaren bila?,
Egunero jolastokira irteten dira,obretan gaudenez momentuz trizikloak,txirristak eta motorrak ateratzen ditugu.Zoritxarrez gure jolastokia hormigoizkoa da,ez dugu gune berderik.

2018-02-04

ZAINTZEN ANTOLAKETA

Oraingo honetan zuen porfolioan egunerokoan zaintzaren inguruan duzuen antolaketaren inguruko hausnarketa jasoko duzue.Hausnarketa honek hobetze aldera eramango zaituzten galderak sortaraziko dizuelakoan arreta jartzea gomendatzen dizuet.

Komunak nolakoak dira? Aldaketa uneak nola izaten dira?
Otorduak zein tarterekin ematen dira? Nork parte-hartzen du?
Haurrek zaintza une hauetan nola parte-hartzen dute?

Nire ustez oso gai interesgarria da eta eskoletan ahal dugun neurrian momentu lasaiak eta umeentzako esanguratsuak izaten saiatzen gara.Egia da oztopoekin topatzen ditugula,ume kopurua,laguntza gutxi,jantokiaren kokapena,eskolako ordutegiak,…dena dela eskolak egiten dituen ahaleginak eta irakasleen parte-hartzea azpimarratzekoa da.
Jarraitu baino lehen komentatu nahi dut HHko koordinatzailea naizela eta saio askotan sartzen naiz 2 urteko geletan,gehienetan laguntza emateko eta beste batzuetan tutoreak saio libreak izateko.
Beste sarreran komentatu dudan moduan aurten 2 gela daude,bakoitzean tutore 1 eta 18 ume;ikasturte hasierako bileran proposamen bat luzatzen zaie gurasoei haurtzain 1 guztien artean kontratatzea;orain arte ez dugu arazorik izan eta gurekin dago aspaldidanik.
Azpiegitura dagokionez  umeak mugitzen diren espazioei buruz hitz egin behar dut.2 urteko gelak komunikaturik daude ate giradinunari esker,batak zein besteak itxitako komunak ditu,nahiz eta bi leiho handiak eta kristalak  izan ateetan,barruan zaudenean ez duzu gela osoa ikusten ezta ume guztiak ere ez.Alda-lekuak komunen barruan daude bata bestea baino handiagoa izanik.Batean bi konketa baino ez daude,bestean berriz 4.Konketak umeen tamainarako egokituta daude era autonomoan joan daitezen.Antzekoa denez komunen antolamendua baten deskribapena egingo dut:Konketen aurrean armairua dugu fardelak gordetzeko eta gainean umeak etzanda egoteko beraien neurriko koltxoneta dugu,umeak igotzeko erositako eskailerak erabiltzen ditugu.Konketa oso handia dugu eta beharrezkoa denean oso aproposa umeak ondo eta gozo garbitzeko.
Aldaketa uneak:fardelik gabe dauden umeak behar dutenean komunera joaten dira,dena dela noizean behin gogorarazten diegu,batzuetan onartzen dute gure proposamena,beste batzuetan berriz nahiago dute jolasten jarraitzea edo gogorik ez dutela esaten digute,haien erabakiak errespetatzen dira.Goizean haurtzainak gurekin dagoen bitartean(10:00- 12:30) fardela daukatenei aldaketa egiten die,bera ez dagoenean  tutoreek egiten dute eta “laguntzaileok” gainontzeko haurrekin geratzen gara (aurten horrela egiten dugu tutorek nahi dutelako,haientzat oso une aproposak dira umeekin harremanatzeko eta esfinterren prozesuaren lehenengo pausoak emateko.Iaz,berriz txandakatzen ginen tutoreek horrela proposatu zutelako).
Esfinterren kontrola eramaten da,horretarako zerrendatxoa dugu komunean eta hor apuntatzen dugu kaka egiten duen bakoitzean geroago familiei jakinarazteko.
Esfinterren kontrolari garrantzi handia ematen diogu eskolan, gurasoekin hitz egiten da honi buruz eta erabakiak adosten ditugu, jarraipen eta akordioei esker umeak seguru sentitzen dira eta errespetatuak ere.
Etxera joan aurretik umeak txukuntzen ditugu:ilea orraztu,eskuak eta aurpegiak garbitu,arropa barrutik jantzi…haiek ere kontura dezaten zein garrantzitsua den norbereko zaintza.Hasieran denbora luze ematen genuen baina orain haiek nahi dute parte hartu eta autonomoak diren neurriak uzten diegu,eta benetan harritzekoa da zein gogoekin egiten duten.
Otorduak direla eta esan behar dut ez daukagula idatzita nola egin eta tutoreen eskuetan geratzen da,ea ondo azaltzen dudan esan nahi dudana.
Jolastokira joan aurretik hamaiketakoa hartzen dute geletan,honaino denek egin dute berdin,baina zer ematen zaie? Horretan datza ezberdintasuna. Tutoreen arabera hamaiketakoa aldatzen da: gailetak,fruta,ogia,ogitartekoak… Aurten momentuz gailak baino ez ez zaie ematen. Agian ondo legoke hausnarketa egitea.Ez dugu inor jatera behartzen,dena dela eskatzen badute jan behar dute,batzuek eskatzen dute eta berehala altxatzen dira paperontzira botatzera.

Urtebetetzeekin gauza bera gertatzen da,aspaldian adostu zen litxarreriarik ez ematea baina beti akordio hau ez da errespetatu.
Bazkaria jantokia jaten dute,hara joateko estalpean dagoen jolastoki zati bat zeharkatu behar dute.Gainontzeko ikasleak baino 30 minutu lehenago joaten dira enpresako begiraleekin eta haur-zainarekin.Jantokira joaten hasten direnean,lehenengo astean gutxienez,tutoreak ere badaude haiekin,egokitze prozesuari garrantzia emanez.Eraikuntzan bertan jantoki txiki bat eskatu dugu baina ezetza eman digute.Eskaera hau askotan egin da eta beti erantzun berbera jaso dugu,gure ustez umeak askoz lasaiago jango zuten eta denbora gehiago eskaini ahal zen,gainera momentu honetan denek amaitu ez arte hor gelditu behar dira itxaroten,berriz gure eraikuntzan egonez gero erresago izango zuten amaitu ahala gelara hurbiltzeko lo-kuluxka botatzera.egoera honen aurrean norbereko erritmoa ezin da errespetatu.

2018-01-28

2 URTEKO HAUR ETA FAMILIEN HARRERA

Aste honetako lana: Zuen ikastetxetan izango da harrera plana, familia berriei dagokionez. Bertan, familiak izaten duten lehen harremana nolakoa izango den zehaztuko da. Zein bilera mota izango duten, galdetegiren bat pasatzen zaien, egokitzapen garaia nola antolatu,… Ikasturte haseran aztertzea tokatuko zitzaizuen.

IKASLEEN HARRERA
Astelehenean hasiko da matrikulazioa epea eta zuzendaritza taldeak prestatutako dokumentuak eta informazioa karpetatxoetan  familiei ematen zaie (hezkuntzaren webgunearen helbidea,eskabideak entregatzeko epe ofiziala,matrikulaziorako arreta ordutegia,eskabide orriak,Eskola kontseiluak ezarritako irizpideak puntuak emateko,ate irekiko jardueraren eguna eta ordutegia,aurkeztu behar den dokumentazioaren zerrenda,eskolako telefonoa eta posta elektronikoa)
Gure eskola 1.aukera izatekotan gurasoekin batera on line eskaera betetzen da eta dokumentu eta informazio gehiago pasatzen zaie (web orrialdean ateratzeko baimena,erlijio klaseak,jantokia,kuotak,..)
Esan dudan moduan aukera daukate eskolara etortzeko eta haur hezkuntzako gelak ikusteko gu gaudenean,haien seme-alabekin etortzeko komentatzen zaie.Zuzendaria haur hezkuntzako andereñoa denez azalpenak eta haien galderak erantzuten ditu,berez berarekin ez goaz hhko andereñoak.
Irailan bilera orokorra egiten da haurrak klaseak hasi aurretik,bilera horretan zuzendaria,tutoreak,jantokiko arduraduna eta IGEko lehendakaria izaten dira.Bakoitzak garrantzitsuena azaltzen du.Tutoreek daukagu gidoia jarraitzen dute aipatu beharreko puntuak ez ahazteko, honez gain beste karpetatxo bana pasatzen zaie galdera sorta, arreta goiztiarraren protokolo,egokitze prozesuaren ordutegia,ekarri behar duten zerrenda eta nolakoak diren 2 urteko adineko haurren ezaugarrien dokumentuarekin) Bileran sortzen diren zalantzak ere argitzen dira eta ziurtatzen da emandako telefonoak zuzen daudenez.
Nire ustez bilera hau luzeegia izaten da,informazio asko pasatzen zaie denbora gutxitan.
Klaseak hasten diren batera egokitze prozesua hasten da,iraila osoa irauten du kurtso hasierako ebazpena agintzen duen moduan( Haurrak pixkanaka sartuko dira etapa berrian edo ikastetxean,eta horretarako egokitze-aldi bat izango da. Aldi horren helburua da etxearen eta eskolaren arteko zubiarena egitea eta haurrak apurka-apurka eskolara egokitzea.Tarte hori da haurrak,eskolara hasten denean,egoera berrian egoki txertatzeko behar duen denbora,eta ez da berdina izango denentzat,baizik eta haur bakoitzaren premien araberakoa.Iraupena familiekin adostuko da beti baina ez da irailetik harago luzatuko).
Orain arte 3 gelak izan ditugu baina aurten 2 besterik ez,dena dela 18 ume daude gela bakoitzean.Lehenengo egunetan gela bakoitzean 3 talde egiten dira eta denbora gutxi daude,etortzen diren nagusiak haiekin daude gela barruan.Tutoreak eta laguntzaileak umeekin elkarri eragiten diote baita familiekin ere,oso momentu aproposak dira umeak eta familia ezagutzeko eta gugan konfiantza sortzeko eta lasaitasuna emateko. Hurrengo egunetan,aste bat pasa ondoren gutxi gorabehera gelako ateak zabalik uzten ditugu eta  gurasoak pasabidean geratzen dira;normala da umeak noizean behin kanporatzea eta gurasoengana joatea.Ziurtasuna hartu ahala ateak ixten dira eta 2 taldetan banatzen ditugu gela bakoitzak.Nahiz eta astiro joan batzuei kostatzen zaie eta negar egiten dute.Denbora luzatzen da eta horrekin batera taldearen osotasuna egiten dugu.4. astean jantokian geratzen hasten dira eta nahiz eta oso denbora gutxitan egon asko kostatzen zaie.Aste horretan tutoreak jantokira joaten dira monitoreekin batera dena dela negar handia egiten dute.
Urrian ikastaldi osoan egoten dira,arratsalde osoan lokuluxka botatzen dute.
Irailan zehar tutoreek galdera sortak irakurtzen dituzte eta zalantzak izatekotan familiekin elkartzen dira.

Aurten banakako bilerak ez dira egin urrian-azaroan, tutoreek esan dute egunero familiekin elkartzen direlako umeak eman ondoren.(Gure barruko arautegian puntu hau ez daukagu zehaztuta,nire ustez ezinbestekoa da bilera horiek egitea,informazioa elkartrukatzeko eta egokitze prozesua ebaluatzeko)

2018-01-21

2. ariketa

HAUSNARKETA

Haur Hezkuntza bi ziklotan banatzen da: 0-3, 3-6.
Etapa hauek eskolaratze ezberdinak dituzte, hots Haurreskola eta Haur-Lehen hezkuntzako ikastetxeak. Logikaz zikloak kontutan hartu beharko lirateke , baina ze gertatzen da 2 urteko gelekin?. Zertan eragiten dio Haur-Lehen Hezkuntzako ikastetxetan kokatzeak?
Lehenengo eta behin kontutan izan behar dugu 2 urteko haurrak ez dira etortzen eskolara haiek nahi dutelako baizik eta gurasoek ekartzen dituztelako. Garai horetan ez dute ulertzen zergatik gurasoek usten dituzte eskolan, zertarako eta noiz arte. Ez dute ulertzen nahiz eta negar egin, edo oka egin hor geratu behar diren, are gutxiago zergatik geratu behar diren ezezagun nagusi batekin eta bere adineko ezezagunak ere. Honez gain, joango diren eskolara eraikuntza handia bada, imagina dezakegu nola sentitzen diren. Egokitze prosezua zaindu behar dugu ( umeak, familiak, ordutegiak, laguntzak...)
Eta hezitzaileok, nola sentitzen gara? prestatuta gaude? Nire ustez lehenengo zikloa bere ezaugarri bereziak ditu eta gure esku dago zaintzea, horretarako ondo ezagutu behar dugun umeen garapen prozesua, bere gorputza erabiltzen du mundua ezagutzeko, arakatzeko eta esperimentatzeko eta guk aukera ugari eta ezberdinak eskeini behar dizkiogu ikastetxean. Usten diegu mugitzen behar duten beste? behartzen ditugu eserita egoten azalpenak, ipuinak, marrazkiak entzun edo egiteko?Behar duten arreta ematen diegu? Gai gara 18 umeekin gu bakarrik egoteko? Batzutan 4 et 5 urteko haurrekin egiten duguna errepikatzen dugu 2 urteko geletan. Heziketa eta Ikasketa bi gauza ezberdinak dira eta batzutan nahasten ditugu.
Erantzunak baino gehiago galderak ditu, aspaldian nago hausnarketa egiten eta horregatik ikastaro ezberdinak egin ditut pixka argitzen joateko. Ea ikastaro honetan asko ikasten dudan!                                                                                                                                                                                                                   

Ikastetxeko errealitatea

1.- ariketa

IKASTETXEKO ERREALITATEA

Porfolioa sortu eta bertan aurkezpena eta ikastetxeko errealitatea aurkeztu, lagungarri honako gako hauek dituzue: 
Non ditugu kokatuta 2 urteko gelak? 
Zein espazio betetzen dute?  
Norekin harremantzen dira? 
Zein ordutegi betetzen dute? 
Ikastetxeak zein arreta eskaintzne dio?

Kaixo Itziar Blanco naiz, haur hezkuntza ikasi nuen orain dela urteak eta hasi nintzenetik hona aldaketa asko ikusi ditut. Oraindik ditut buruan zenbat eztabaida eta buruhausteak egon ziren 2 urteko gelak sortuko zirela eskoletan erabaki zenean. Gaur egun betidanik egon direla pentsa dezakegu baina non dauden kokatuta, zelako infraestruktura duten bai barruan bai kanpoan, gelako tamainak nolakoak diren....aztertuz gero, berehala konturatuko gara antzinako eskoletan dagoen  espazioa aprobetxatu zela eta gehienetan gelak ez direla oso aproposak haurrentzat. 
Gure eskolan eraikuntza txiki bat zabaldu zen bere garaian haur hezkuntzako haurrentzat. Eraiki zutenean ume kopurua txikia zen, eskola lerro batekoa zen. Gaur egun bertan  ditugu: 2 eta 3 urteko gelak beheko solairuan, psikomotrizitate gela, irakasleentzako gelatxo bat eta biltegia goiko solairuan.
Eraikuntza handian gainontzeko gelak daude, liburutegia, gimnasioa, aniztasun gela, irakasle gela, musika eta ingelesa gela...
Gure jolastokia bi zatitan banandurik dago, jolastoki txiki bat daukagu3 eta 4 urteko haurrentzat eta bertan zabuak daude. Momentu honetan aterpe bat egiten ari da, berez euria egiten duenean oso aukera gutxi dauzkagu ateratzeko.
2 urteko gelak komunikaturik daude ate giradinunari esker, batak zein besteak itxitako komunak ditu. Sarrera ondoan dago eta gurasoak geletaraino eramaten dituzte haurrak.
Oso gutxitan harremanatzen dira beste haurrekin nahiz eta eraikuntza berberan egon. Sartzeko 3 aukera dituzte 9:05 - 9:30 - 10:00. Guraso elkarteak aukera ematen die goizago sartzeko, hau da, goiztiarrak 8:00etan joaten dira monitorekin. Jantokira joateko ordutegi berezia dute ere, 12:30etan joaten dira, berez besteak joaten direnean haiek ateratzear daude. Arratsalde osoan lokuluska botatzen dute eta 16:25ean ateratzen dira.
Egokitze prosezua irailan egiten da, departamendu sailak agintzen duen moduan, nire ustez motza geratzen da, gainera azken astean jantokian geratuko direnak hasten dira eta eta oso aste gogorra izaten da, negarrak etengabe.
Ez daukagu jolastoki berezirik haientzat, horregatik erabaki zen beste ikasleak sartzen direnean haiek ateratzea

Ikastaro

010-2 URTEKO GELA: HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOAN? NON KOKATU? NOLA?

Prest gara ikastaro honetan parte hartzen dut, atzeratuta nabil baina laster eguneratzea espero dut

2017-06-05

astindu garuna laguna!!!

Zer datorkizue burura funtzio hitza entzuten duzuenean?
Joan den astean horretan egon ginen gelan.
Aurkeztu bezain laster zer egin behar zuten konturatu ziren, baietz azkarrak direla ume hauek!!!
Erika makinista
Lunni panpinak erabili genituen matematika jolasa egiteko.




3 Lunni hartu zituen eta bakoitzari bi bola eman behar zizkion, zenbat bola ziren guztira?, baina orduan berak.....
Hobe da bideoa ikustea



Hurrengo egunean Naroa makinista
Oso ekintza antzekoa aurkeztu nien, kasu honetan arropa behar genuen dotore egoteko.





Ikus ezazue zein ondo egiten duten!



Amaitzeko proposatu nien egin genuena irudikatzea, oraindik ez dugu amaitu baina ideia hartzeko hona hemen batzu.



¿Qué os viene a la cabeza si os pregunto sobre las funciones?
La semana pasada hemos estado jugando, me ha sorprendido la rapidez con la que han entendido lo que les planteaba.
Lo podéis ver en los vídeos de las maquinistas de esos días.
Solo es el principio y estamos en 4 años, pero su razonamiento no deja dudas.

2017-06-02

DOÑA CARMEN ipuina


Ezagutzen duzue ipuin hau?
Gelako haurrei asko gustatzen zaie, eta gaur aukerra ederra izan dugu gelan ikus eta entzuteko. 3.mailako ikasleak etorri dira antzerki polit hau egitera.




Mila esker

Forma geometrikoak

Joan den egunean ikastolatik atera ginen ezagutzen ditugun formak bilatzera
Hemos salido de la ikas a mirar cuantas formas geométricas encontrábamos durante el paseo.

P1140634P1140627P1140626P1140624P1140616P1140615
P1140612image125image124image123image122image121
image120image119image114image111image110image109
image108image107image106image105image104image103
FORMA GEOMETRIKOAK,

Jolastu nahi duzue?





2017-06-01

Eguraldia

Hilabetean zehar egunero izan dugun eguraldia irudikatu dute, hilabetea amaitzean kontrol orrialdean idatzi dugu.
Zenbakikuntza lantzen dugu ekintza hau egitean.




Una forma de trabajar la numeración es a través del conteo, para que sea significativo analizamos el tiempo atmosférico que hemos tenido durante el mes.

2017-05-31

Gure arauak

Ia ia hilabete osoa damagu arauak lantzen, oso garrantzitsua da guztion artean adostea eta behin eta berriro gogoraraztea.
Zuek ere gure arauak zeintzuk diren jakinaren gainean egoteko  bideo hau prestatu dizuegu, espero dugu zuen gustukoa izatea.
Honez gain liburuxka egin dugu bai gelan bai etxean ikus ahal izateko, eskaneatu ondoren hemen ere eskegiko dizuet  nahi izanez gero eskuratzeko.



Ikusten duzuena azken emaitza baino ez da, prosezu osoan egin dituzten  ahaleginak baloratu , beraz zoriondu ikustean, merezi dute eta.

Maritxi Teilatuko

BALKI ETRI DA
OPARIA EKARRI DU
MARITXU TEILATUKO
ERIKA


Gaur sorpresa galanta izan dugu gelan, gure Balki ikasgelara etorri da eta ohar bat uzteaz gain oparia ere jaso dugu, zelako poztasun handia!
Eskerrik asko Balki guztion partetik, eta nahi duzunean bueltatu.


Abestia entzun nahi?

2017-05-30

Gure txokoak

XOKOA P'ESTAU DIUGU
ENARA





Taldeak antolatu ondoren talde bakoitak gustuko izena aukeratu dute, aurten arinago egin dute eta berehala adostasunera heldu dira.
Después de organizar cada grupo los niños tenían que elegir un nombre entre todos, este año les ha resultado más fácil y han llegado a acuerdos con mayor rapidez.

TXOKOAK

GELAKO TXOKOAK

Ikasle aktibo hauen gela txokoetan dago banatuta eta gune hauek guztiak ezagutzea beharrezkoa dela pentsatzen dudalako egingo dut txoko hauen azalpena. Bideoaren bidez ikasgelaren txokoak nolakoak diren hobeto ikusteko baliagarria izango zaizue.


Gure umetxoen ikasgela motibatzailea da. Hauek dakarten dinamismoa, plastika adierazpena eta malgutasuna oso ondo errespetatzen eta bereganatzen dute egituraketa mota honekin. Guzti honen helburu nagusia haurren autonomia intelektuala bultzatzea da, horregatik espazioa eta materiala era egokian prestatzea izan da irakaslearen, Aitor hain zuzen ere, lana.


Horretarako Aitor-ek materialak egoki ordenatu eta sailkatu ditu, presentzioan ikusi ahal dugun moduan. gainera, material hauek haurren zerbitzura daude, era horretara, gure "perretxikuek", pixkanaka unibertso ezagun eta egonkor bat osatzen dute berezkoa duten identitatea sortzeko.


Txoko bakoitzaren denbora-antolamendua oso inportantea da, horrela haurrek denbora-egiturez pixkanaka eta jarraian jabetzen dira, eta errutina batetaz ohartzeko aukera ematen die.


Txokoak ondorengoak dira:
  • Harrera Txokoa
Ikasgelaren erdigunea da. Toki honen berezitasunik garrantzitsuenaKomunikazioaren Agerpena da: sentimentuen adierazpena, hormairudien irakurketa asko, etxetik edo etxera etorriko edo joango diren oharren, gutunen, argazkien eta abarren harrera-lekua da.


Fisikoki mugatua dago txoko hau. Lurrean, 3 ilera osatzen duten marka batzuk daude ezarrita, eta horrela, haurrak horietako marka batean esertzean, ilera perfektuak osatzen dituzte.


Elementu hauek guztiak daude Harrera-txokoan:
  1. Arbela
  2. Hormairudirako gunea
  3. Oharren eta eskutitzen panela
  4. Kantak, olerkiak eta hiztegia ipintzeko espazioa
  5. Eguneroko errutinak (umeen asistentzia zerrenda...)

  • Eraikuntzen Txokoa
Haurraren sormenari atea zabalatzen dion espazioa da eta ume bakoitzak berea egiteko eta berea defendatzeko joera du. Mota guztieako jolasak dituzte hemen: puzzleak, trenak...

Hemen aurki ditzakegun materialak ondorengoak dira:
  1. Egurrezko piezak
  2. Plastikozko piezak
  3. Ibilgailuak
  4. Animaliak
  5. Materialak gordetzeko kutxak

  • Adierazpen Plastikoaren Txokoa

Izenak adierazten duen moduan haurrek bere sormena eta irudimena adierazpen plastikoen bidez islatzea da txoko honen helburua. Umeak benetan disfrutatzen dute hemen, mota guztietako materialak manipulatzen eta esperimentatzen dutelako. Txoko honetan denetarik egiten dute: plastilinarekin jolastu, artaziekin moztu, margotu...

Honako material hauek osatzen dute:
  1. Mahaiak
  2. Aulkiak
  3. Apalak
  4. Margoak
  5. Errotuladoreak
  6. Borragoma
  7. Artaziak
  8. Papera
  9. Arkatzak
  10. Plastilina
  11. ...

  • Liburutegi Txokoa
Espazio hau erosoa eta atsegina da. Aitorrek, bere eskuekin egindako altzairuzko "u" formako eserleku batekin dago mugatuta, bertan egiten diren jarduerak lasaiak eta erosoak izaten direlarik. Horrez gain, umetxoak teknologia berriekin harremanetan ere hasten dira txoko honetan. Ordenagailuaren bidez, ipuinak eta istoriotxoak jarraitu ahal izaten dute.

Materiala:
  1. Ipuinak antolatzeko erakustokia
  2. Eserlekua
  3. Alfonbra
  4. Ikastolako ipuinak
  5. Etxetik ekarritako ipuinak
  6. Testurik gabeko laminak (ipuin formatuarekin)
  7. Aldizkariak
  8. ...

  • Jolas Sinbolikoaren Txokoa
Imitazioaren bitartez, inguruarekin harremanetan jartzeko modua topatzen du haurrak. Hasieran, haurraren buruan egoten da; ondoren, berriz, hurbil duen helduaren arreta bereganatzen saiatzen da.

Haurrek zuen jokaerei behatzen die, eta imitatu egiten dute txoko honetan. (panpina haurraren semea edo alaba bezala zaintzen du, etxeko lanak egiten ditu, janaria prestatzen du...)

Jolas sinbolikoa objektua aurrean egon gabe eguneroko egoerak bizitzeko gaitasuna daukanean deritzo, eta honen bidez, afektuzko tentsioak eta desioak bideratzen ditu.

Etxeko Txokoaren materialak:
  1. Etxea-sukaldea-ohetxoa
  2. Panpinak
  3. Ispilua
  4. Etxeko tresneria
  5. ...
  • Lasaitze Txokoa
Izenak adierazten duen bezala, umeak lasaitzeko sortutako gune txikia da. Aragazkian ikusi daiteken moduan toki erosoa da, kojinekin eta panpinez osatua. Honen helburua haurren egoera emozionala orekatzea da, hau da, bi haurren artean arazoren bat egonez gero txoko honetan desberdintasun hoiek konpentzeko aukera dute. Hala eta guztiz ere, haurren arteko gatazkak konpontzeko bakarrik ez dago sortua. Irakasleak umeren bat aztoratuta dagoela somatzen badu, bertara joateko gonbida dezake, edota bertan jolasteko ere toki aproposa izan daiteke.

Nondik hartuta: http://alaznealonso.blogspot.com.es

ZERGATIK BLOG HAU?

Este blog lo he creado para un NOOC que estoy realizando en estos momentos.
Este es el producto final
En este producto final te invitamos a que abras un blog - o utilices uno que ya tengas - para presentar un informe/post de una propuesta práctica de uso del blog de aula como herramienta de colaboración

Espero que sea práctico y atractivo