2018-01-28

2 URTEKO HAUR ETA FAMILIEN HARRERA

Aste honetako lana: Zuen ikastetxetan izango da harrera plana, familia berriei dagokionez. Bertan, familiak izaten duten lehen harremana nolakoa izango den zehaztuko da. Zein bilera mota izango duten, galdetegiren bat pasatzen zaien, egokitzapen garaia nola antolatu,… Ikasturte haseran aztertzea tokatuko zitzaizuen.

IKASLEEN HARRERA
Astelehenean hasiko da matrikulazioa epea eta zuzendaritza taldeak prestatutako dokumentuak eta informazioa karpetatxoetan  familiei ematen zaie (hezkuntzaren webgunearen helbidea,eskabideak entregatzeko epe ofiziala,matrikulaziorako arreta ordutegia,eskabide orriak,Eskola kontseiluak ezarritako irizpideak puntuak emateko,ate irekiko jardueraren eguna eta ordutegia,aurkeztu behar den dokumentazioaren zerrenda,eskolako telefonoa eta posta elektronikoa)
Gure eskola 1.aukera izatekotan gurasoekin batera on line eskaera betetzen da eta dokumentu eta informazio gehiago pasatzen zaie (web orrialdean ateratzeko baimena,erlijio klaseak,jantokia,kuotak,..)
Esan dudan moduan aukera daukate eskolara etortzeko eta haur hezkuntzako gelak ikusteko gu gaudenean,haien seme-alabekin etortzeko komentatzen zaie.Zuzendaria haur hezkuntzako andereƱoa denez azalpenak eta haien galderak erantzuten ditu,berez berarekin ez goaz hhko andereƱoak.
Irailan bilera orokorra egiten da haurrak klaseak hasi aurretik,bilera horretan zuzendaria,tutoreak,jantokiko arduraduna eta IGEko lehendakaria izaten dira.Bakoitzak garrantzitsuena azaltzen du.Tutoreek daukagu gidoia jarraitzen dute aipatu beharreko puntuak ez ahazteko, honez gain beste karpetatxo bana pasatzen zaie galdera sorta, arreta goiztiarraren protokolo,egokitze prozesuaren ordutegia,ekarri behar duten zerrenda eta nolakoak diren 2 urteko adineko haurren ezaugarrien dokumentuarekin) Bileran sortzen diren zalantzak ere argitzen dira eta ziurtatzen da emandako telefonoak zuzen daudenez.
Nire ustez bilera hau luzeegia izaten da,informazio asko pasatzen zaie denbora gutxitan.
Klaseak hasten diren batera egokitze prozesua hasten da,iraila osoa irauten du kurtso hasierako ebazpena agintzen duen moduan( Haurrak pixkanaka sartuko dira etapa berrian edo ikastetxean,eta horretarako egokitze-aldi bat izango da. Aldi horren helburua da etxearen eta eskolaren arteko zubiarena egitea eta haurrak apurka-apurka eskolara egokitzea.Tarte hori da haurrak,eskolara hasten denean,egoera berrian egoki txertatzeko behar duen denbora,eta ez da berdina izango denentzat,baizik eta haur bakoitzaren premien araberakoa.Iraupena familiekin adostuko da beti baina ez da irailetik harago luzatuko).
Orain arte 3 gelak izan ditugu baina aurten 2 besterik ez,dena dela 18 ume daude gela bakoitzean.Lehenengo egunetan gela bakoitzean 3 talde egiten dira eta denbora gutxi daude,etortzen diren nagusiak haiekin daude gela barruan.Tutoreak eta laguntzaileak umeekin elkarri eragiten diote baita familiekin ere,oso momentu aproposak dira umeak eta familia ezagutzeko eta gugan konfiantza sortzeko eta lasaitasuna emateko. Hurrengo egunetan,aste bat pasa ondoren gutxi gorabehera gelako ateak zabalik uzten ditugu eta  gurasoak pasabidean geratzen dira;normala da umeak noizean behin kanporatzea eta gurasoengana joatea.Ziurtasuna hartu ahala ateak ixten dira eta 2 taldetan banatzen ditugu gela bakoitzak.Nahiz eta astiro joan batzuei kostatzen zaie eta negar egiten dute.Denbora luzatzen da eta horrekin batera taldearen osotasuna egiten dugu.4. astean jantokian geratzen hasten dira eta nahiz eta oso denbora gutxitan egon asko kostatzen zaie.Aste horretan tutoreak jantokira joaten dira monitoreekin batera dena dela negar handia egiten dute.
Urrian ikastaldi osoan egoten dira,arratsalde osoan lokuluxka botatzen dute.
Irailan zehar tutoreek galdera sortak irakurtzen dituzte eta zalantzak izatekotan familiekin elkartzen dira.

Aurten banakako bilerak ez dira egin urrian-azaroan, tutoreek esan dute egunero familiekin elkartzen direlako umeak eman ondoren.(Gure barruko arautegian puntu hau ez daukagu zehaztuta,nire ustez ezinbestekoa da bilera horiek egitea,informazioa elkartrukatzeko eta egokitze prozesua ebaluatzeko)

2018-01-21

2. ariketa

HAUSNARKETA

Haur Hezkuntza bi ziklotan banatzen da: 0-3, 3-6.
Etapa hauek eskolaratze ezberdinak dituzte, hots Haurreskola eta Haur-Lehen hezkuntzako ikastetxeak. Logikaz zikloak kontutan hartu beharko lirateke , baina ze gertatzen da 2 urteko gelekin?. Zertan eragiten dio Haur-Lehen Hezkuntzako ikastetxetan kokatzeak?
Lehenengo eta behin kontutan izan behar dugu 2 urteko haurrak ez dira etortzen eskolara haiek nahi dutelako baizik eta gurasoek ekartzen dituztelako. Garai horetan ez dute ulertzen zergatik gurasoek usten dituzte eskolan, zertarako eta noiz arte. Ez dute ulertzen nahiz eta negar egin, edo oka egin hor geratu behar diren, are gutxiago zergatik geratu behar diren ezezagun nagusi batekin eta bere adineko ezezagunak ere. Honez gain, joango diren eskolara eraikuntza handia bada, imagina dezakegu nola sentitzen diren. Egokitze prosezua zaindu behar dugu ( umeak, familiak, ordutegiak, laguntzak...)
Eta hezitzaileok, nola sentitzen gara? prestatuta gaude? Nire ustez lehenengo zikloa bere ezaugarri bereziak ditu eta gure esku dago zaintzea, horretarako ondo ezagutu behar dugun umeen garapen prozesua, bere gorputza erabiltzen du mundua ezagutzeko, arakatzeko eta esperimentatzeko eta guk aukera ugari eta ezberdinak eskeini behar dizkiogu ikastetxean. Usten diegu mugitzen behar duten beste? behartzen ditugu eserita egoten azalpenak, ipuinak, marrazkiak entzun edo egiteko?Behar duten arreta ematen diegu? Gai gara 18 umeekin gu bakarrik egoteko? Batzutan 4 et 5 urteko haurrekin egiten duguna errepikatzen dugu 2 urteko geletan. Heziketa eta Ikasketa bi gauza ezberdinak dira eta batzutan nahasten ditugu.
Erantzunak baino gehiago galderak ditu, aspaldian nago hausnarketa egiten eta horregatik ikastaro ezberdinak egin ditut pixka argitzen joateko. Ea ikastaro honetan asko ikasten dudan!                                                                                                                                                                                                                   

Ikastetxeko errealitatea

1.- ariketa

IKASTETXEKO ERREALITATEA

Porfolioa sortu eta bertan aurkezpena eta ikastetxeko errealitatea aurkeztu, lagungarri honako gako hauek dituzue: 
Non ditugu kokatuta 2 urteko gelak? 
Zein espazio betetzen dute?  
Norekin harremantzen dira? 
Zein ordutegi betetzen dute? 
Ikastetxeak zein arreta eskaintzne dio?

Kaixo Itziar Blanco naiz, haur hezkuntza ikasi nuen orain dela urteak eta hasi nintzenetik hona aldaketa asko ikusi ditut. Oraindik ditut buruan zenbat eztabaida eta buruhausteak egon ziren 2 urteko gelak sortuko zirela eskoletan erabaki zenean. Gaur egun betidanik egon direla pentsa dezakegu baina non dauden kokatuta, zelako infraestruktura duten bai barruan bai kanpoan, gelako tamainak nolakoak diren....aztertuz gero, berehala konturatuko gara antzinako eskoletan dagoen  espazioa aprobetxatu zela eta gehienetan gelak ez direla oso aproposak haurrentzat. 
Gure eskolan eraikuntza txiki bat zabaldu zen bere garaian haur hezkuntzako haurrentzat. Eraiki zutenean ume kopurua txikia zen, eskola lerro batekoa zen. Gaur egun bertan  ditugu: 2 eta 3 urteko gelak beheko solairuan, psikomotrizitate gela, irakasleentzako gelatxo bat eta biltegia goiko solairuan.
Eraikuntza handian gainontzeko gelak daude, liburutegia, gimnasioa, aniztasun gela, irakasle gela, musika eta ingelesa gela...
Gure jolastokia bi zatitan banandurik dago, jolastoki txiki bat daukagu3 eta 4 urteko haurrentzat eta bertan zabuak daude. Momentu honetan aterpe bat egiten ari da, berez euria egiten duenean oso aukera gutxi dauzkagu ateratzeko.
2 urteko gelak komunikaturik daude ate giradinunari esker, batak zein besteak itxitako komunak ditu. Sarrera ondoan dago eta gurasoak geletaraino eramaten dituzte haurrak.
Oso gutxitan harremanatzen dira beste haurrekin nahiz eta eraikuntza berberan egon. Sartzeko 3 aukera dituzte 9:05 - 9:30 - 10:00. Guraso elkarteak aukera ematen die goizago sartzeko, hau da, goiztiarrak 8:00etan joaten dira monitorekin. Jantokira joateko ordutegi berezia dute ere, 12:30etan joaten dira, berez besteak joaten direnean haiek ateratzear daude. Arratsalde osoan lokuluska botatzen dute eta 16:25ean ateratzen dira.
Egokitze prosezua irailan egiten da, departamendu sailak agintzen duen moduan, nire ustez motza geratzen da, gainera azken astean jantokian geratuko direnak hasten dira eta eta oso aste gogorra izaten da, negarrak etengabe.
Ez daukagu jolastoki berezirik haientzat, horregatik erabaki zen beste ikasleak sartzen direnean haiek ateratzea

Ikastaro

010-2 URTEKO GELA: HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOAN? NON KOKATU? NOLA?

Prest gara ikastaro honetan parte hartzen dut, atzeratuta nabil baina laster eguneratzea espero dut