2018-02-04

ZAINTZEN ANTOLAKETA

Oraingo honetan zuen porfolioan egunerokoan zaintzaren inguruan duzuen antolaketaren inguruko hausnarketa jasoko duzue.Hausnarketa honek hobetze aldera eramango zaituzten galderak sortaraziko dizuelakoan arreta jartzea gomendatzen dizuet.

Komunak nolakoak dira? Aldaketa uneak nola izaten dira?
Otorduak zein tarterekin ematen dira? Nork parte-hartzen du?
Haurrek zaintza une hauetan nola parte-hartzen dute?

Nire ustez oso gai interesgarria da eta eskoletan ahal dugun neurrian momentu lasaiak eta umeentzako esanguratsuak izaten saiatzen gara.Egia da oztopoekin topatzen ditugula,ume kopurua,laguntza gutxi,jantokiaren kokapena,eskolako ordutegiak,…dena dela eskolak egiten dituen ahaleginak eta irakasleen parte-hartzea azpimarratzekoa da.
Jarraitu baino lehen komentatu nahi dut HHko koordinatzailea naizela eta saio askotan sartzen naiz 2 urteko geletan,gehienetan laguntza emateko eta beste batzuetan tutoreak saio libreak izateko.
Beste sarreran komentatu dudan moduan aurten 2 gela daude,bakoitzean tutore 1 eta 18 ume;ikasturte hasierako bileran proposamen bat luzatzen zaie gurasoei haurtzain 1 guztien artean kontratatzea;orain arte ez dugu arazorik izan eta gurekin dago aspaldidanik.
Azpiegitura dagokionez  umeak mugitzen diren espazioei buruz hitz egin behar dut.2 urteko gelak komunikaturik daude ate giradinunari esker,batak zein besteak itxitako komunak ditu,nahiz eta bi leiho handiak eta kristalak  izan ateetan,barruan zaudenean ez duzu gela osoa ikusten ezta ume guztiak ere ez.Alda-lekuak komunen barruan daude bata bestea baino handiagoa izanik.Batean bi konketa baino ez daude,bestean berriz 4.Konketak umeen tamainarako egokituta daude era autonomoan joan daitezen.Antzekoa denez komunen antolamendua baten deskribapena egingo dut:Konketen aurrean armairua dugu fardelak gordetzeko eta gainean umeak etzanda egoteko beraien neurriko koltxoneta dugu,umeak igotzeko erositako eskailerak erabiltzen ditugu.Konketa oso handia dugu eta beharrezkoa denean oso aproposa umeak ondo eta gozo garbitzeko.
Aldaketa uneak:fardelik gabe dauden umeak behar dutenean komunera joaten dira,dena dela noizean behin gogorarazten diegu,batzuetan onartzen dute gure proposamena,beste batzuetan berriz nahiago dute jolasten jarraitzea edo gogorik ez dutela esaten digute,haien erabakiak errespetatzen dira.Goizean haurtzainak gurekin dagoen bitartean(10:00- 12:30) fardela daukatenei aldaketa egiten die,bera ez dagoenean  tutoreek egiten dute eta “laguntzaileok” gainontzeko haurrekin geratzen gara (aurten horrela egiten dugu tutorek nahi dutelako,haientzat oso une aproposak dira umeekin harremanatzeko eta esfinterren prozesuaren lehenengo pausoak emateko.Iaz,berriz txandakatzen ginen tutoreek horrela proposatu zutelako).
Esfinterren kontrola eramaten da,horretarako zerrendatxoa dugu komunean eta hor apuntatzen dugu kaka egiten duen bakoitzean geroago familiei jakinarazteko.
Esfinterren kontrolari garrantzi handia ematen diogu eskolan, gurasoekin hitz egiten da honi buruz eta erabakiak adosten ditugu, jarraipen eta akordioei esker umeak seguru sentitzen dira eta errespetatuak ere.
Etxera joan aurretik umeak txukuntzen ditugu:ilea orraztu,eskuak eta aurpegiak garbitu,arropa barrutik jantzi…haiek ere kontura dezaten zein garrantzitsua den norbereko zaintza.Hasieran denbora luze ematen genuen baina orain haiek nahi dute parte hartu eta autonomoak diren neurriak uzten diegu,eta benetan harritzekoa da zein gogoekin egiten duten.
Otorduak direla eta esan behar dut ez daukagula idatzita nola egin eta tutoreen eskuetan geratzen da,ea ondo azaltzen dudan esan nahi dudana.
Jolastokira joan aurretik hamaiketakoa hartzen dute geletan,honaino denek egin dute berdin,baina zer ematen zaie? Horretan datza ezberdintasuna. Tutoreen arabera hamaiketakoa aldatzen da: gailetak,fruta,ogia,ogitartekoak… Aurten momentuz gailak baino ez ez zaie ematen. Agian ondo legoke hausnarketa egitea.Ez dugu inor jatera behartzen,dena dela eskatzen badute jan behar dute,batzuek eskatzen dute eta berehala altxatzen dira paperontzira botatzera.

Urtebetetzeekin gauza bera gertatzen da,aspaldian adostu zen litxarreriarik ez ematea baina beti akordio hau ez da errespetatu.
Bazkaria jantokia jaten dute,hara joateko estalpean dagoen jolastoki zati bat zeharkatu behar dute.Gainontzeko ikasleak baino 30 minutu lehenago joaten dira enpresako begiraleekin eta haur-zainarekin.Jantokira joaten hasten direnean,lehenengo astean gutxienez,tutoreak ere badaude haiekin,egokitze prozesuari garrantzia emanez.Eraikuntzan bertan jantoki txiki bat eskatu dugu baina ezetza eman digute.Eskaera hau askotan egin da eta beti erantzun berbera jaso dugu,gure ustez umeak askoz lasaiago jango zuten eta denbora gehiago eskaini ahal zen,gainera momentu honetan denek amaitu ez arte hor gelditu behar dira itxaroten,berriz gure eraikuntzan egonez gero erresago izango zuten amaitu ahala gelara hurbiltzeko lo-kuluxka botatzera.egoera honen aurrean norbereko erritmoa ezin da errespetatu.

iruzkinik ez: