2018-02-14

ESPAZIO ETA MATERIALAK

2 urteko gelak eskolan duten islada azaldu duzue, harrera nola antolatzen diezuen, zaintza uneak nola ematen diren, goazen hurrengo pausora: espazio eta materialak.
  • Nola antolatzen ditugu espazioak?
  • Zeintzu dira helburuak?
  • Adinaren ezaugarrie/beharreii begiratzen diegu?
  • Zein materialez hornitzen ditgu?

2 urteko 2 gela ditugu  ate mugikorrari esker komunikaturik daude. Lehenengo saioan ateak zabaltzen dira eta umeak libreki mugitzen dira gelaz gela.10:00ak eta laurden inguruan ateak itxi eta bakoitzak bere gelara doa.A taldekoak gelan mantentzen diren bitartean B gelakideak psikomotrizitate gelara doaz;hurrengo egunean alderantziz egiten da.Honelako antolamendua egin behar izan dugu psikogela 1 daukagulako eta haur hezkuntzako haur guztiak astean zehar hara joaten direlako.
Bi gela antzekoak dira bai espaziori dagokionez baita materialari dagokionez,beraz baten deskribapena egingo dut.
Umeek erabakitzen dute nora joan nahi duten,libreki mugitzen dira txokoz txoko.Gela erdian ez dago ezer,dena daukagu hormen kontra: apalak,mahaik,tapizak,alfonbratxoa eta kuxinak esertzeko…
Txoko sinbolikoa,haurrak jaio den unetik egiten du jolas eta jolasten egongo da eskolan,hasieran bere gorputzekin eta ondoan dituen objektuekin;normala da hartu eta botatzea,ezkutatzea,esku batetik bestera pasatzea,miazkatzea… Hau da hasieran egiten dutena.Baina asko gustatzen zaie nagusiak behatzea eta imitatzea,horregatik gure txokoan etxean dauden objektuak eta jostailuak ipintzen ditugu. Hasieran haiek koltxonetara etzanda egoten dira lotan egongo balitz bezala,geroago panpinak hartu eta lotara bidaltzen dute.Gauza bera janariarekin,hamaiketakoa hartzen dugunean oso adi mantentzen dira,ea nola egiten dugun.Gero haiek hurbiltzen dira eta daukagun janaria banatzen dute platerean,askotan txorrota azpian garbitzen dute…Jolas sinbolikoen bidez bere nahiak,desioak,tentsioak… bideratzen ditu.Nork ez du ikusi ume bat errierta botatzen panpinari guk egiten dugun moduan?
Txoko horretan panpinak,oihalak,sukaldeko tresnak, kotxeak,
garajea,mozorroak,sukaldea,sehaska,telefonoak,botikinak,krema poteak,botilak,….
Plastika txokoa, material eta baliabide ezberdinak ipintzen ditugu haien eskura:margoak,paperak,plastilina,kola,argizarizko margoak, hatzekin margotzeko pinturak,caballete,gometsak,birziklatutako materialak: egunkariak,kartoia,jogurt poteak...Libreki erabiltzen dute materiala eta asko gustatzen zaie haien aztarnak uztea.Paper jarraian erabiltzen da hasieran,askotan mahaiak forratzen ditugu eta hormak ere.Haien mugimenduak zabalak dira eta espazio handia behar dute. Kontrola eta trazua txikitu ahala papera txikiagoak eskaintzen dizkiegu.
Esperimentazio txokoa,zentzumenen bidez esploratzeko materialak ditugu:tapoiak,tutuak,hostoak,harriak,soinua ateratzen duten objektuak,forma eta neurri ezberdinetako ontziak,landareak,oskolak,kortxoak,saskiak,arrautza ontziak, kotoia,paperak,egurrezko piezak,pilotak,artilea,kutxak… Asko gustatzen zaie txoko honetan dagoen materialarekin esperimentatzea.Txoko hau antolatzeko gurasoen inplikazioa ezinbestekoa da materialak ekartzeko.Gehien kostatzen zaiena batzea da.
Liburutegia:liburuak,ipuinak,aldizkariak,kantutegia,argazki albumak, koltxoneta eta kuxinak,…Hasieran hartu eta utzi egiten dute denbora luze eman barik;denborarekin orriak pasatzen hasten dira eta dauden marrazkiak interesa handiarekin begiratzen dute;momentu honetan(otsailan) ikusten dutenari buruz galdetzen dute,behin eta berriz galdetzen dute nola deitzen diren objektuak,animaliak.Guk errepikatzea eskatzen dute ondo menperatu arte.Leku atsegina eta lasaia da
Psikomotrizitate gela eta jolastokia,gelak txikiak dira eta ez dugu tokirik psikogelan dagoen materiala izateko.Astero 2/3 egunetan joaten dira eta hor koltxonetak,tunelak,txirristak,aldapak,eskailerak, hodiak,mantak,blokeak,sokak,uztailak,kaxak,pilotadun pistinak...ditugu.Libreki mugitzen dira gelatik,gorputzarekin esperimentatzen dute, jausiak egiten dituzte,objektuak mugitu alde batera bestera,korrika,makurtu,zutitu,borrokatu,laztandu,arrastaka ibili, kulunkatu,erori,… Oso espazio interesgarria umeak behatzeko:nola harremanatzen dira? Zein materiala hartzen dute? Babesaren beharra? Mugimendu errepikakorrak? Afektibitatea? Lasaitasunaren bila?,
Egunero jolastokira irteten dira,obretan gaudenez momentuz trizikloak,txirristak eta motorrak ateratzen ditugu.Zoritxarrez gure jolastokia hormigoizkoa da,ez dugu gune berderik.

iruzkinik ez: