2018-01-28

2 URTEKO HAUR ETA FAMILIEN HARRERA

Aste honetako lana: Zuen ikastetxetan izango da harrera plana, familia berriei dagokionez. Bertan, familiak izaten duten lehen harremana nolakoa izango den zehaztuko da. Zein bilera mota izango duten, galdetegiren bat pasatzen zaien, egokitzapen garaia nola antolatu,… Ikasturte haseran aztertzea tokatuko zitzaizuen.

IKASLEEN HARRERA
Astelehenean hasiko da matrikulazioa epea eta zuzendaritza taldeak prestatutako dokumentuak eta informazioa karpetatxoetan  familiei ematen zaie (hezkuntzaren webgunearen helbidea,eskabideak entregatzeko epe ofiziala,matrikulaziorako arreta ordutegia,eskabide orriak,Eskola kontseiluak ezarritako irizpideak puntuak emateko,ate irekiko jardueraren eguna eta ordutegia,aurkeztu behar den dokumentazioaren zerrenda,eskolako telefonoa eta posta elektronikoa)
Gure eskola 1.aukera izatekotan gurasoekin batera on line eskaera betetzen da eta dokumentu eta informazio gehiago pasatzen zaie (web orrialdean ateratzeko baimena,erlijio klaseak,jantokia,kuotak,..)
Esan dudan moduan aukera daukate eskolara etortzeko eta haur hezkuntzako gelak ikusteko gu gaudenean,haien seme-alabekin etortzeko komentatzen zaie.Zuzendaria haur hezkuntzako andereñoa denez azalpenak eta haien galderak erantzuten ditu,berez berarekin ez goaz hhko andereñoak.
Irailan bilera orokorra egiten da haurrak klaseak hasi aurretik,bilera horretan zuzendaria,tutoreak,jantokiko arduraduna eta IGEko lehendakaria izaten dira.Bakoitzak garrantzitsuena azaltzen du.Tutoreek daukagu gidoia jarraitzen dute aipatu beharreko puntuak ez ahazteko, honez gain beste karpetatxo bana pasatzen zaie galdera sorta, arreta goiztiarraren protokolo,egokitze prozesuaren ordutegia,ekarri behar duten zerrenda eta nolakoak diren 2 urteko adineko haurren ezaugarrien dokumentuarekin) Bileran sortzen diren zalantzak ere argitzen dira eta ziurtatzen da emandako telefonoak zuzen daudenez.
Nire ustez bilera hau luzeegia izaten da,informazio asko pasatzen zaie denbora gutxitan.
Klaseak hasten diren batera egokitze prozesua hasten da,iraila osoa irauten du kurtso hasierako ebazpena agintzen duen moduan( Haurrak pixkanaka sartuko dira etapa berrian edo ikastetxean,eta horretarako egokitze-aldi bat izango da. Aldi horren helburua da etxearen eta eskolaren arteko zubiarena egitea eta haurrak apurka-apurka eskolara egokitzea.Tarte hori da haurrak,eskolara hasten denean,egoera berrian egoki txertatzeko behar duen denbora,eta ez da berdina izango denentzat,baizik eta haur bakoitzaren premien araberakoa.Iraupena familiekin adostuko da beti baina ez da irailetik harago luzatuko).
Orain arte 3 gelak izan ditugu baina aurten 2 besterik ez,dena dela 18 ume daude gela bakoitzean.Lehenengo egunetan gela bakoitzean 3 talde egiten dira eta denbora gutxi daude,etortzen diren nagusiak haiekin daude gela barruan.Tutoreak eta laguntzaileak umeekin elkarri eragiten diote baita familiekin ere,oso momentu aproposak dira umeak eta familia ezagutzeko eta gugan konfiantza sortzeko eta lasaitasuna emateko. Hurrengo egunetan,aste bat pasa ondoren gutxi gorabehera gelako ateak zabalik uzten ditugu eta  gurasoak pasabidean geratzen dira;normala da umeak noizean behin kanporatzea eta gurasoengana joatea.Ziurtasuna hartu ahala ateak ixten dira eta 2 taldetan banatzen ditugu gela bakoitzak.Nahiz eta astiro joan batzuei kostatzen zaie eta negar egiten dute.Denbora luzatzen da eta horrekin batera taldearen osotasuna egiten dugu.4. astean jantokian geratzen hasten dira eta nahiz eta oso denbora gutxitan egon asko kostatzen zaie.Aste horretan tutoreak jantokira joaten dira monitoreekin batera dena dela negar handia egiten dute.
Urrian ikastaldi osoan egoten dira,arratsalde osoan lokuluxka botatzen dute.
Irailan zehar tutoreek galdera sortak irakurtzen dituzte eta zalantzak izatekotan familiekin elkartzen dira.

Aurten banakako bilerak ez dira egin urrian-azaroan, tutoreek esan dute egunero familiekin elkartzen direlako umeak eman ondoren.(Gure barruko arautegian puntu hau ez daukagu zehaztuta,nire ustez ezinbestekoa da bilera horiek egitea,informazioa elkartrukatzeko eta egokitze prozesua ebaluatzeko)

iruzkinik ez: