2. ariketa
HAUSNARKETA
Haur Hezkuntza bi ziklotan banatzen da: 0-3, 3-6.
Etapa hauek eskolaratze ezberdinak dituzte, hots Haurreskola eta Haur-Lehen hezkuntzako ikastetxeak. Logikaz zikloak kontutan hartu beharko lirateke , baina ze gertatzen da 2 urteko gelekin?. Zertan eragiten dio Haur-Lehen Hezkuntzako ikastetxetan kokatzeak?
Lehenengo eta behin kontutan izan behar dugu 2 urteko haurrak ez dira etortzen eskolara haiek nahi dutelako baizik eta gurasoek ekartzen dituztelako. Garai horetan ez dute ulertzen zergatik gurasoek usten dituzte eskolan, zertarako eta noiz arte. Ez dute ulertzen nahiz eta negar egin, edo oka egin hor geratu behar diren, are gutxiago zergatik geratu behar diren ezezagun nagusi batekin eta bere adineko ezezagunak ere. Honez gain, joango diren eskolara eraikuntza handia bada, imagina dezakegu nola sentitzen diren. Egokitze prosezua zaindu behar dugu ( umeak, familiak, ordutegiak, laguntzak...)
Eta hezitzaileok, nola sentitzen gara? prestatuta gaude? Nire ustez lehenengo zikloa bere ezaugarri bereziak ditu eta gure esku dago zaintzea, horretarako ondo ezagutu behar dugun umeen garapen prozesua, bere gorputza erabiltzen du mundua ezagutzeko, arakatzeko eta esperimentatzeko eta guk aukera ugari eta ezberdinak eskeini behar dizkiogu ikastetxean. Usten diegu mugitzen behar duten beste? behartzen ditugu eserita egoten azalpenak, ipuinak, marrazkiak entzun edo egiteko?Behar duten arreta ematen diegu? Gai gara 18 umeekin gu bakarrik egoteko? Batzutan 4 et 5 urteko haurrekin egiten duguna errepikatzen dugu 2 urteko geletan. Heziketa eta Ikasketa bi gauza ezberdinak dira eta batzutan nahasten ditugu.
Erantzunak baino gehiago galderak ditu, aspaldian nago hausnarketa egiten eta horregatik ikastaro ezberdinak egin ditut pixka argitzen joateko. Ea ikastaro honetan asko ikasten dudan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina